top of page

PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 29 abr 2019
  • 2 Min. de lectura

Martxoaren 1ean Maiteder izeneko emakume bat etorri zen hitzaldi bat ematera. Maiteder Pausoka Elkarteko lehendakaria da, eta elkartearen funtzioaz hitz egin zigun. Bertan, garun paralisia duten haurrak daude, haietako bat Aimar da, Maitederren semea. Bere bizipenei eta esperientziari buruz hitz egin zuen.


Haurdunaldian, edozein gurasok bezala, haien seme-alabengandik espero ditzazketen espektibak dituzte eta Aimarren gurasoek ere hala zituzten. Baina Aimar jaio eta gutxira espektatibek errealitatearekin talka egin zuten.


Jaio berritan semea ospitalean egon zen denbora luze batez konbultsioak zirela eta. Oso une larriak izan zituzten. Egunak pasa ahala, erizainek etxera joateko momentua iritsi zela esan zioten arren, handik aterako ez zirela esan zieten, ez behintzat ama prestatua zegoela sentitzen zuen arte. Maiteder beldur zen, zer egingo zuen berak bakarrik eta erizain bati segundu batean deitzeko eta urbilarazteko botoirik gabe? Etxera itzuli zireneko lehen egunak gogorrak izan zirela dio. Gauez, bere bikoteak eta berak guardiak egiten zituzten Aimar zaintzeko “badaezpada”.


Orain konturatzen da, gauza asko ezjakintasunaren ondorioz egiten zituztela. Baina osasun zerbitzuan mendekotasunari buruzko informazioa eskatu zuenean, alzheimerrari buruzko informazioa soilik ez zioten eman. Beraz, Maiteder galduta zegoen, hau gutxi balitz, ez zuen inor gehiago ezagutzen honelako kasu batekin.


Aimarrek garun paralisia zuela esan ziotenean, gauzak erabat aldatu ziren. Mutikoa Aspacen sartzea erabaki zuten, berak lanean hasi behar baitzuen. Denbora pasa ahala, bertan ez zituztela semearen beharrak guztiz asetzen. Gainera, ez ziren herriaren parte sentitzen eta herriko haurrek ez zuten Aimar ezagutzen. Horregatik, Aimar herriko eskola publiko batean eskolaratzea pentsatu zuten (itunpeko ikastolan ezin izango zuten, publikoetan baino baliabide gutxiago izaten baitituzte).


Maiteder lehengo eskolara deitu eta zuzendariarekin hizketan egon zen. Egoeraz informatu eta zuzendariak esan zion bertan ez zituztela baliabiderik Aimarri harrera egiteko. Ondorioz, Maitederrek esan zion bere semeak beharko lituzkeen baliabide guztiak lortu zitzazkeela. Hala ere, zuzendariak bere horretan jarraitu zuen eta jakinarazi zion Maitederri gauzak horrela ez zirela egiten.


Jarrera horrek lur jota utzi zuen Maiteder, beraz, beste eskola batera joatea erabaki zuen. Bigarren eskola honetan ere ez zuten Aimar hartu. Arrazoia, ratioz gainezka zeudela, baina esan zioten inon ez bazutela onartzen, beraiek ahal zuten modura onartuko zutela.


Ikusitakoa ikusiz, Maiteder hirugarren ate bat jo zuen, azkeneko eskola. Hemen aldiz, tratua oso goxoa izan zen, asko eskertu zuten Maitederren laguntza baliabideak eskuratzerako garaian. Gurasoek oso pozik jarri ziren jakiterakoan Aimar eskola horretan onartu egin zutela eta bertako langileek gustura hartu zuten Aimar beraientzako “opari” bat bezala hartu baitzuten.


Irakasleak, Aimar gurasoen aurrean aurkeztu zuen. Maiteder oso pozik geratu zen bertan egindako aurkezpenarekin. Ez zuten diagnostiko baten arabera aurkeztu, bere izaeraren arabera baizik. Honekin esan nahi dugu, irakasleak komunitatearen eragileen aurrean eragin handia duela. Aimarren irakasleak, guraso bileran Aimar aurkezterakoan positiboki egin zuen: “Aimar gelan sartzen denean denak alaitzen gaitu” eta ez “gurpildun aulkian dago” hori begi-bistakoa baita. Pertsona bezala identifikatzen zuten, hau da, pertsona bakarra bezala, bere ezaugarriekin eta gaitasunekin. Aipatzekoa da ere, garrantzitsua dela komunitateko gainerakoek nola ikusten duten. Horretarako irakasleak gainerako gurasoen eta ikasleengan eragina izan behar du haien pentsaera moldatuz.


Aimarren kasuak ondo erakusten duen bezala, desberdintasuna onura bezala ikusten denean bakarrik emango da aniztasuna. Eta gogoan izan behar da, ez dutela zailtasunak dituzten pertsonak besteengandik bakarrik ikasten, baizik eta guk ere zer ikasia dugu haiengandik.


“Gizartea edukatu behar da, eta gizartea gu gara”.-Esti Amenabarro 2019.

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 

Comments


bottom of page