top of page

Hausnarketa pertsonala

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 2 may 2019
  • 3 Min. de lectura

Actualizado: 7 may 2019

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko aukera anitzak izan ditugu. Hasteko, terminologia aldetik, aiztasuna deskribatzeko erabiltzen ditugun hitz edo esaldiak orain askoz garatuagoak daude hasieran baino.


Urtarrilean, Tabakalerara joan ginen erakusketa batzuk ikustera. Honek, artearen bidez balore ezberdinak transmititzekobalio duela erakutsi zidan. Gainera, lekuz kanpo sentitu gineneko egoera edo momentu bat gure taldekideekin partekatu behar izan genuen eta hau ikustean, gizartearekin zerbait gaizki dagoela pentsatuarazi zidan, izan ere, guztiek arrotz sentitu ginen momentu ugari ditugu.


Ondoren, UNRWAren eskutik jardunaldiak eduki genituen eta errefuxiatu palestinarren egoerari buruz informazioa jaso genuen. Gainera, aniztasuna ere ipuin, antzerki eta komikien bidez transmititu litzatekeela argi gelditu zitzaigun, oso tailer polit eta dibertigarrian izan ziren, nik, komiki tailerrean parte hartu nuen eta asko gustatu zitzaidan guztien artean, pertsona baten aurpegia nola egin genuen eta nola mota gustietako pertsonaiak sortzeko gai izan ginen.


Calcuta Ondoan erakundekoak ere etorri zitzaizkigun. Tailer oso dinamikoa izan zen. Hasieran, elkar ezagutzeko eta lotsa galtzeko talde txikitan jarduera ezberdinak egin genituen. Aurrerago, talde txikiagotan, egoera ezberdinak planteatu zizkiguten. Nire taldean, bideo bat jarri ziguten, non, neska eta mutil baten irudia agertzen ziren, esku batek, gizartearen estereotipoak jartzen zihoan, adibidez, neska arrosez margotua eta mutila urdinez, neska sukaldatzeko amantalarekin eta mutila gorbataz, etab. bideotik gehien molestatu ninduena, mutia eta neska marra batez aldentzen dituela mutila neskaren gainetik kokatzen, ez al gaitezke elkarrekin parekatuak egon? tristeena, bideo horrek errealitatea isladatzen duela da. Amaieran, talde ezberdinen iritziak eta ideiak komunean jarri genituen eta "BBVA" terminoa ikasi nuen, hau da; "Blanco, Burgués, Varón, Adinerado".


Beranduago, Pausoka elkarteko Maiteder etorri zitzaigun, behar bereziak dituzten gurasoen elkartekoa. Elkartea, guraso talde batek sortua da, zenbait zentro espezifikok haien seme alabek zituzten beharrei erantzuten ez zietelako. Pausokako kideen ekintzekin, haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi dituzte. Maitederrek, bere seme Aimarrekin izandako esperientzia kontatu zigun, haurrak garun paralisia du, eta honek, bizitza guztiz aldatu dio. Maiteder lanean hasi behar zuenez, Aimar, Aspace izeneko zentro batera eraman behar izan zuen. Zentroak ez zituen haurraren behar guztiak asetzen eta haurra eskola batera eraman nahi izan zuen, beste haurrekin interakzioa eman zedin. Eskolaratze prozesua zaila izan zen bere haurra zenbait eskoletan baztertzen ari zirela sentitzen zuelako, haurrari eskubideak kentzen zizkioten batera. Izan ere, hiru eskoletan sailatu behar izan zuen azken eskolak onartu zuen harte. Bertan oso gustura sentitzen ziren, izan ere, irakasleak ez baitzuten ikuspegi patologikotik soilik ikusten, baizik eta Aimarren ezaugarri positiboak ere hartzen zituzten kontuan. Haurra oso gustura zegoen ikaskideekin, bai eta ikaskideak Aimarrekin ere, izan ere, elkarrengatik asko ikasten ari baitira.


Apirilean, Gogora, memoria plaza erakusketa ikusi genuen unibertsitateko liburutegian. Dokumental bat ikusi genuen eta bertan, terrorismoa gertutik bizi zuten hainbat pertsona agertu ziren beraiek bizitako egoerak konatezen. Gehien gustatu zitzaidana, agian gizartean ez delako askotan ikusten, hitz egiteko zuten modua izan zen, ez baitzuten amorrutik hitz egiten, egia esan, nire familiako, edo gertuko norbait modu horretan hilda izango balitz, nik ez dut uste amorru gabe hitz egin ahal izateko, erakusketa hau gagorra izan zen, oso pertsonala bait zen eta historiak oso hunkigarriak.

Azken hitzaldia Naizen elkartearena izan zen, transexualitatearen eta transexualek bizitzan izaten dituzten zailtasunei buruz hitz egin ziguten. Aingeru eta Luar, izan ziren hitzaldia eman zutenak eta beren egoera, denboran zehar nola aldatu den azaldu digute. Aingeruren alabari buruz hitz egin genuen, harritu egin ninduen ezan zuenean bere alabak bi urte besterik ez zituenean bera ez zela guapo esan zuel, guapa baizik, eta "txokatu" egin zidan transexualitatea zazpi urte bete harte "diagnostikatu" ezin daitekela esan zuenean. Luarrek, bere bizitzan sexualitatearekin izan dituen gora-beherak azaldu zizkigun, nola neska homosexual cis bat zela pentsatzetik, mutil heterosexual eta transexuala zela konturatzea. Berak kontatutakoaren ondorioz, argi geratu zitzaigun gaur egungo gizartean transexualitatearen gaia ez dagoela oraindik guztiz onartua eta etorkizunari begira, aldaketak egin behar direla gizartean. Niretzako hau izan da gehien gustatu zaiten gaia aniztasunaren barruan, izan ere, beti izan dut interes handia transexualitatearekiko.

Hauek izan dira lauhilekoan izan ditugun tailer eta hitzaldi guztiak. Baliagarriak izan zaizkigu irakasle lanetan egoera hauetako gehienak gertutik bizitzea tokatuko baitzaizkigu eta guztien esperientzia entzun izatea lagungarria izan daiteke.

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 
Ipuinaren hausnarketa

- Lagundu al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen edo garatzen? Bai. Gure ustez, ipuin hauen lanketa...

 
 
 

Comments


bottom of page