Naizen Hausnarketa
- Haizea Cabrejas
- 29 abr 2019
- 2 Min. de lectura
Apirilak 14ean, ostiralean, Naizen erakundearen hitzaldia izan genuen magisteritza eraikineko areto nagusian. Hitzaldia transexualitatearen inguruan izan zen.
Transexualitatearen inguruan interes asko dugula esan beharra dugu. Izan ere, orain dela urte batzuk arte ia ez zegoen gaiaren inguruko informaziorik, eta askok transexualitatea eta trabestismoa berdin bezala ulertzen zuten. Horrez gain, gizartean eta komunikabideetan batez ere, ez zen transexualitatearen inguruan hitz egiten ezta transexualik ikusten telebista edo aldizkarietan, are gutxiago gaiaz hitz egiten. Eskoletan ere ez ziren LGTBI kolektiboaren inguruko hitzaldiak ematen. Horrek ezjakintasun handia sortu du gizartean, zorionez, asken urteotan ikusgarritasun asko bereganatu du kolektiboak.
Hitzaldiari dagokionez, aretora sartzen ginen bitartean, hizlariek musika eta bideoak jarri zituzten, ondoren, Aingeru Mayor Naizen erakundearen historia eta garapenaren inguruan hitz egiten hasi zen, izan ere, gaur egun “naizen” dena, lehen Crysalis zen, eta bera, Crysalis Euskadiren sortzaileetako bat izan zen. Aingeruk, hasieran, transexualitatea zer den azaldu zigun modu orokor batean eta transexual eta transexual ez ziren haur batzuen inguruan hitz egin zigun, Gadiel izeneko mutilarenak bereziki harritu gintuen, izan ere, ez dira batere ohikoak gona eta soinekoz janzten diren mutilak.
Gero, bere alabaren inguruan kontatu zigun, aita baten ikuspuntutik seme edo bere kasuan alaba transexuala izateak suposatzen dituen kezkak, beldurrak, etab. Alaba transexuala zela jakin aurretik gertatutako zenbait anekdota kontatu zizkigun, eta egia esan, harrigarriak iruditu zitzaizkigun bere alaba “maskulinoago” bihurtzeko ematen zizkioten aholkuak, batez ere, bere alabak argi eta garbi espresatzen zuenean bera neska zela eta berak esan bezala, bera ez zela “guapoa”, “guapa” baizik. Aingeruk esandakotik arreta deitu zigun beste gauza bat, egin beharreko burokrazia guztia eta mediku eta gobernuaren aldetik jarri ditzaketen trabak, esate baterako, zazpi urteak bete arte transexualitatea ezin dela “diagnostikatu”.
Segidan, Luar izeneko mutil batek, bere bizitzan zehar bizi izan duena azaldu zigun pertsona transexual bezala. Berak, txikitatik bere buruarekin nola sentitu zen kontatu zigun eta bere haurtzaro eta nerabezaroko argazkiak erakutsi zizkigun fisikoki nola aldatu den ikusi ahal izateko.
Luarrek ere transexual bezala “diagnostikatzeko” pasa behar izan zituen faseak eta prozesuak azaldu zizkigun eta ikaragarria iruditu zitzaigun. Transexualitatea nahaste bat izango balitz bezala hartzea eta psikiatra baten diagnosia behar izatea bidegabekoa da, gainera, berak esan bezala, izena aldatzeko, zure gertukoek bost urtez egon behar dira izen berria erabiltzen zutaz edo zurekin hitz egiteko garaian eta are okerrago, NANeko generoa aldatzeko, bi urtez egon beharko litzateke pertsona bat hormonak jasotzen. Horrez gain, esan beharra daukagu, hormonak hartzen dituztenak asko direla baina azkenean, operatzen direnak, askoz gutxiago.
Horrez gain, bere amari bera mutila zela esatean karta bat idatzi ziola kontatu zigun eta amak nola erreakzionatu zuen ere esan zigun. Hitzaldiaren zati hau oso gertukoa iruditu zitzaigun izan ere, gauza oso pertsonalak dira.
Hitzaldiarekin amaitzeko, Luarrek bere ahotsaren eboluzioa erakusten zuen bideoa jarri zigun eta gauza oso polit bat iruditu zitzaigun bere argazki eta bideoak hain modu naturalean erakutsi izana, izan ere, pertsona transexual askok, aldaketa edo aldaketaren aurretiko argazki eta bideoak beste pertsonei erakustea oso zaila egiten zaie. Horrekin batera, Luarrek, aldaketa aurretik zen pertsonari agur moduan idatzitako karta irakurri zigun era gauza oso pribatu, pertsonal eta polita dela uste dugu.
Azkenik, eskerrak eman nahi diegu Luar eta Aingeruri beren esperientzia eta bizitakoa modu hain naturalean kontatzeagatik.
Comments