top of page

Memoriaren Plaza

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 29 abr 2019
  • 1 Min. de lectura

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak egindako tailerrean, Euskal Herrian izandako tortura eta erailketa askori buruz egindako lana ikusi genuen. Bertan, alderdi ezberdinetako testigantzak entzun ahal izan genituen; baziren ETAk hildako senideen lekukotasunak, GALenak, polizien biktimenak, La triple Ak hildakoenak eta Graporenak.  


Gaia nahiko ezaguna egin zitzaigun, izan ere, gure guraso zein aiton-amonen kontaketek gaira hurbiltzera ahalbidetzen digu. Denok entzun izan ditugu gure familian izan diren fusilamendu, atxiloketa eta lurrak kentzea “gorria” izateagatik. Hala ere, testigantza asko ezezagunak ziren, bestalde, ez genekien hainbeste alderdietatik jasan izan dutela hainbeste gorroto eta injustizia. Bagenekien garai horiek oso zailak izan zirela guztientzat, baina testigantza hauek lehen pertsonan entzutea bihotz-ukigarria da.


Bestalde, testigantzek mezu positibo bat elarazten dute. Denek Euskal Herrian aurreko hamarkadetan gizarteak jasandako egoera berriro ez errepikatzearen nahia gogor adierazten dute. Haiek bizitutako amorru, haserre eta gorrotoari buelta bat eman eta etorkizun baketsu batean bizitzeko apustua egiten ari dira. Horretarako, ezinbestekoa iruditzen zaie gaiaz hitz egitea eta hausnartzea, berriro egoera ez errepikatzeko.


Horregatik, etxean ez ezik eskolan ere landu beharreko gaia da. Batez ere, perspektiba guztiak izateko. Horrelako tailerrek adibidez, ikuspuntu guztiak ikusteko aukera ematen du.


Gaiak zerikusi handia du aniztasunarekin, pertsona bakoitzak esperientzia ezberdinak bizi baititu, baina pertsonen arteko errespetua ezinbesteko baldintza da denok bakean bizi ahal izateko. Ideologia ezberdinetako pertsonek sufritu dute eta hori onartu eta errespetatu egin behar da, gorrotorik gabe bizikidetza on bat lortzeko.

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 

Commentaires


bottom of page