top of page

Ipuinaren hausnarketa

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 1 may 2019
  • 2 Min. de lectura

Actualizado: 16 may 2019

- Lagundu al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen edo garatzen? Bai. Gure ustez, ipuin hauen lanketa bereziki, haurrei nola erakutsi aniztasunaren kontzeptua eta era polit batean barneratzeko, lagundu gaitu. Gainera, konturatu  gara ipuinak tresna oso baliagarria direla eduki batzuk lantzeko garaian.

- Zer ikuspegi ematen digute ipuinek? Eraginkorrak iruditu al zaizkizue gai hauek eskolan lantzerako orduan? Zergatik? Bai, asko gainera. Alde batetik, uste dugu ipuin kontaketekin, haurrek gauza asko barneratu dezaketela eta horregatik oso aproposak iruditu zaizkigu landutako ipuinak.  Beste aldetik, aniztasunaren kontzeptua txikitatik barneratuta izatea beharrezkoa iruditzen zaigu eta horregatik, hainbat jarduera egingo genituzke aniztasunaren liburuaren inguruan.

- Zer lanketa proposamen egingo zenukete eskolara begira?

Gure proposamena honako izango lirateke: haurrekin ipuinak landu ondoren, antzerkitxo bat egitea eta horrela azkarrago, era sozial eta polit batean barneratuko zutela pentsatzen dugu.

TALDEKO HAUSNARKETA: Ipuinen lanketaren ondorioz, ohartu gara haur eta gazte literaturan murgiltzen hasi garela, irakasle izateko ezinbestekoa den baldintza. Iruditzen zaigu irakasle izango garenean ipuina behin eta berriz erabiliko dugula bai kontzeptuak, sentimenduak etab. lantzeko. Baita era ludiko batean erabiltzeko. Hala ere, ipuinen irakurketa eta kontaketa era funtzional batean izan dadin, lanketa sakon bat dakar irakaslearen aldetik. Ikasleok egin genuen kontaketaren ondorioz, ahotsaren ardura, gorputzaren norabidea, irakurketa edo kontakizunaren erritmoa, begiradak, denak prest edo adi egoteko teknikak etab. kontutan hartu behar izan genituen. Gainera, irakurleak ipuina gustukoa izatea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. Horrela, entusiasmo gehiago jarriko du eta haurrei haren ilusioa transmitituko die.

Guk landutako ipuinei dagokienez, iritzi ezberdinak izan genituen edukiei lotuta. Izan ere, aniztasuna era ezberdinetan landu daiteke, era xamur hala bortitz batean alegia. Hala ere, egungo errealitatea bortitza dela esan dezakegu, beraz, zergatik ukatu behar diegu horixe bera haur txikienei? Ez al da hobea haurrei injustizien aurrean era kritikoan pentsa dezaten irakastea eta gizartean aktiboki parte hartzen irakastea? Uste dugu, orain arte hezkuntzan irakurri izan diren ipuinak ez diotela aniztasunari buruzko ikuspuntuan batere ez lagundu. Esate baterako, Ahate Itsusia ipuinean ezberdina den ahatea diskriminatu egiten dute. Honekin, haurrek ezberdina den oro baztertzen eta ez onartzen ikasi dezakete. Aldiz, ikasgelan landutako Zuria izan nahi zuen hartza ipuinean, protagonista besteengandik azalaren kolorearengatik ezberdintzen da. Baina argi ikusten da denek den bezalakoagatik maite eta onartzen dutela, nahiz eta fisikoki diferentea izan.

Guk irakurri eta kontatu genituen ipuinei dagokienez, guk aukeratuak izan zirenez, arestian esan dugun moduan, besteen aurrean irakurtzeko “motibatuagoak” geunden. Nahiz eta ez genuen espero genuen feedback-a lortu. Orokorrean, beste ikasleei ez zitzaizkien istorioak gehiegi gustatu. Baliteke, istorioari erreparatu ahal izateko, gure kontatzeko erak bikaina behar behar zuen izan, eta urduritasunak zirela eta, ez zen hala izan.

Pentsatzen dugu, oso ezberdina dela gure adinkideei edota haurrei ipuina kontatzea. Izan dugu esperientziak esaten digu, lotsa gutxiago pasatzen dugula haur txikiak direnean gure kontakizunen entzuleak. Horregatik, lasaiago kontatu, ahotsak jarri eta haien parte-hartzea eskatu ohi izan dugu. Hala ere, argi daukagu lanketa sakonago bat egin beharko dugula ipuinen eta istorioen lanketari dagokionez.

Laburbilduz, erabat ados gaude, egindako ariketa oso baliagarria izan zaigula. Alde batetik, haur eta gazte literaturan murgiltzeko, bestetik, ipuinak nola kontatu behar diren ikasteko eta azkenik, aniztasuna haurrekin lantzeko tresna ipuina izan daitekeela ohartu gara.

📷

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 

Comments


bottom of page