Curriculuma
- Haizea Cabrejas
- 1 may 2019
- 5 Min. de lectura
Actualizado: 16 may 2019
1. Zein da Haur Hezkuntzako xede nagusiena?
Haurren garapen osoa lantzea dimentsio eta alderdi guztietan, familiekin gertuko lankidetzarekin. Erantzukidetasuna, lankidetza eta elkarren onarpena funtsezko jardun-oinarriak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak lantzeko.
2. Nazioarteko mailan (UNESCO/Delors txostena, Europako Batzordea,…) oinarrizko lau zehar konpetentziak aipatzen dira. Euskal Erkidegoko curriculumean berriz bost ezartzen dira. Zein da bostgarrena?
Bostgarren konpetentzia norbera izaten ikasteko konpetentzia da.
3. Haur Hezkuntzako curriculumean bi eremu bereizten dira, zeintzuk?
Lehenengoa nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua da eta bigarrena nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua.
4. Irakasleen profilean 11 puntu aipatzen dira. Zure ustez, aniztasunarekin zeintzuk dituzte lotura?
- Hezkidetza, aniztasun afektibo-sexuala, eta hezkuntza-babes bereziak behar dituzten kolektiboentzako arreta egokia sustatzeko hezkuntza inklusiboa garatzea.
- Erantzukizun soziala duten profesionalak trebatzea, kritikoak baina proaktiboak eta sortzaileak aldaketen aurrean.
- Euskara eguneratzeko lana eta atzerriko hizkuntzako prestakuntza sustatzea.
- Trebetasun sozialei, arlo emozionalari eta, oro har, irakasle-lanari behar besteko arreta eskaintzea.
- Langileen arteko lankidetza bultzatzea (berdinen arteko prestakuntza, sareak sortzea).
5. Ebaluazioari begira, edozein ikasleak errepikatu dezake?
Ez. Haur Hezkuntzan soilik hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak geratu ahal izango dira beste urtebetez. Erabaki hori hartzeko, familien baimena beharko da.
ERANSKINA: HAUR HEZKUNTZARAKO CURRICULUMA
6. Oinarrizko zehar-konpetentzia eta oinarrizko konpetentzia espezifikoaren definizioak eman.
Oinarrizko zehar- konpetentziak bizitzaren esparru eta egoera guztietan behar direnak dira, eta oinarrizko konpetentzia espezifikoak esperientzia-eremu zehatzei lotutako arazoei aurre egiteko behar direnak dira.
7. Oinarrizko zehar konpetentzien artean “Elkarbizitzarako konpetentzia” aipatzen da Curriculumean. Konpetentzia hau lantzeko ze irakaskuntza egoerak bultzatu behar dira?
Oso garrantzitsua da inguru eta beste haurrekin hartu-emanak egotea. Gainera hainbat egoera proposatu behar zaizkie haurrei: beraien sentimendu, pentsamendu eta gogoak modu asertibo batean adieraztea eta gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak entzuteko aukerak emango dituzten egoerak; taldean ikasteko eta lan egiteko egoerak; giza eskubideei dagozkien printzipio etikoak eta bizikidetzarako gizarte-aztura oinarrizkoen ondoriozko arau sozialak betez jokatzen ikasteko egoerak; eta gatazkak elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez konpontzeko aukera ematen duten egoerak.
8. Oinarrizko konpetentzia espezifikoen artean, nola definitzen da konpetentzia sozial eta zibikoa?
Haurrek gizartearen errealitatea desegiten dute eskolan eta familiako testuinguruetan errespetuz, elkarlanean, ekimenez eta genero diskriminaziorik gabe parte hartzen dutenean.
Bizikidetza on bat emateko gizarte demokratiko batean honako ekintza hauek landu behar dira: norberaren inguruko esparru guztietan gogoz eta arduraz parte hartzea, jokabide egokiak eta desegokiak bereiztea, gatazkak bide baketsuetatik konpontzea, norberaren iritziak adierazi eta defendatzea, eta gainerako pertsonen iritziak errespetatzea.
9. Haurrek errealitatea ulertzeko moduak asko mugatzen du konpetentzien garapena. Ziklo bakoitzean (0-3 eta 3-6), zeintzuk dira abiapuntu nagusienak?
0-3 urte bitarte mundua miatzeko eta esperientziak izateko abiapuntua gorputza izango da. Adin horietan errealitatea ulertzeko oinarriak sortzen dira, eta eratze-prozesu horretan, espazioak, denborak, kausalitateak, erritmo biologikoek, plazerak, minak eta beste aldagai ugarik osatutako erreferentzia-esparrua eraikitzen da. Prozesu horretan, bere nortasun sozialaz jabetzen da haurrak, eta komunikaziorako modu askotarikoak lantzen ditu. Momentu horietan, garrantzizkoa da zaintza, afektu eta komunikazioko jarraibideen ildoaz ohartzea norberaren nortasun soziala, eboluzio-egokitzapenak biltzen eta jarraibide kultural konkretuak islatzen diren bitartean. Adin bitarte horretako haurren garapenerako eta ikaste prozesuarentzako , jolasa eta esperimentazioa funtsezkoak dira.
Bigarren zikloan (3-6), jolasa eta esperimentazioaz gain haurraren garapen integrala eman dadin, hau-ipuinak, narrazioak eta elkarrizketak ere oinarri bihurtzen dira. Tarte honetan, ingurunearen ezagutza eta gizarte-harremanak handitzen dituztenez ahozko hizkuntza bidezko komunikazio maila hobetzen doa.
Eguneroko bizitzako egoeren familia batzuk adieraziko ditugu adibide moduan. Egoera horiek konplexutasun mailaren bat dute, eta haurrak batera edo modu integratuan erabili behar ditu zenbait trebetasun, ezagutza eta estrategia, arazo-egoeraren bat eraginkortasunez ebazteko.
● Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialaren ezaguera eremuarekin lotutako egoeren familiak: atsedena-erlaxazioa, loa, garbitasuna, elikadura, jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa, kanpoko ekintzak, tradizio kulturaleko jarduerak...
● Komunikazioa eta adierazpena eremuko egoera-familiak: ipuinak, bildumak, poesia, hitzen kateak, erritmo-jolasak, antzerkia, adierazpen grafikoak...
● Esperientzia-eremu guztiek komunak dituzten egoeren familiak: sarrera eta irteerako errituak, batzarrak, txokoak, lantegiak, ordenagailua, arbel digitala, proiektu txikiak...
10. Eremu ezaugarriak kontuan hartuz aniztasunarekin zer ikusirik dituztenak identifikatu.
1.– Nortasunaren eraikuntzaren eta ingurune fisiko eta sozialaren ezagueraren eremua:
- Norberaren gorputza eta bere aukerak eta mugak ezagutu, kontrolatu eta menderatu behar ditu nortasuna eraikitzeko prozesuan. Prozesu horretan, haurrak diferentziak ageri ditu bere buruaren eta gainerako pertsonen artean, baita haurraren beraren eta inguruan duen errealitatearen artean ere, eta egoera horrek, ondorioz, gero eta independentzia handiagoa ematen dio, arian-arian, pertsona helduekiko. Haurrak eragin aktiboa du bere nortasuna eraikitzeko prozesuan, eta prozesu hori elkarreragin sozialeko testuinguruan gertatzen da, afektibitatearen partaidetzarekin.
- Haurren hezkuntzak gero eta esperientzia zabalagoak izateko aukera emango die haurrei eta, haien bidez, pertsonak eta pertsonen arteko harremanak ezagutzeari ekingo diote.
- Gertuko ingurune soziokulturala estimulu-iturri bat da adin horretako haurrentzat, haien arreta pizten baitu eta txikitatik izaten baita haien interesgune nagusia. Etapa honetan, familiako, eskolako eta komunitateko partaide direla ikasten dute pixkanaka haurrek, hau da, hezten diren ingurune sozialeko partaide direla.
- Kultura-aniztasunaren bidez, gizarte-usadio eta -ohitura askotarikoak eta haien inguruneko kultura-eremuak ezagutzen dituzte haurrek, ikuspegi ireki eta integratzailearekin. Hori horrela, gizartean ageri diren kulturen molde eta adierazpen ugari ezagutuko dituzte haurrek, eta onarpen, errespetu eta balioespeneko jarrerak landuko dituzte kultura horiekiko.
2.– Nortasunaren eraikuntzaren eta komunikazioaren eta adierazpenaren eremua:
- Adierazpide berriak eskuratzen dituzte, komunikazio-trukeak indartzen dituzte beraien adineko kideekin eta pertsona helduekin, eta, arian-arian, eduki landuagoak erabiltzen dituzte komunikazioetan.
- Komunikazio-trebetasunak eskuratzeko, indartu egin behar dira mezuak hartu eta interpretatzeko ahalmenak eta haiek sortu edo igortzekoak. Ahalmen horiek landuta, mundua ulertzeko urratsak ematen dituzte haurrek eta berezkotasunez, irudimenez, sormenez eta funtzionaltasunez adierazten dituzte beraien sentimenduak, beharrizanak, emozioak eta ideiak.
11- Zeintzuk dira eduki multzoak? (bi zikloetan berdinak, azaldu gabe).
- Lehen eta bigarren zikloko edukiak.
1. MULTZOA. Nortasuna eraikitzea
2. MULTZOA. Hartu-emanak gizarte-ingurunean
3. MULTZOA. Hartu-emanak ingurune fisiko eta naturalarekin
12. Zenbat etapako helburu daude 1. eremuan?
Hauek dira, etapa honetan, «Nortasunaren eraikuntza eta ingurune fisikoaren eta sozialarenezaguera» eremuko helburuak:
1) Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu etapositiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.
2) Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruarenezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
3) Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
4) Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko;frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
5) Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
6) Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
7) Ingurune fisikoa arakatzea eta esperimentatzea eta haren elementuetako batzuen ezaugarriak ezagutzea, elementu horien gainean eragin eta haiek eraldatzeko gaitasuna lantzeko, eta interes eta errespetuzko jarrerak lantzea.
8) Elementu eta bildumek zer ezaugarri dituzten jakitea; multzokatzeko, sailkatzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko erlazioak ezartzea, pentsamendu zientifikoa lantzeko.
9) Gailu teknologikoak erabiltzen hastea eta haien komunikazio-ahalmena balioestea, eta, arian-
arian, haiek informazioa eskuratzeko, ikasteko eta plazera lortzeko erabiltzea.
10) Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.
11) Arian-arian, gizartean jokatzeko oinarrizko jarraibideak barneratzea eta norberaren portaera
jarraibide horietara moldatzea, gero eta modu egoki eta orekatuagoan.
13. Ebaluazio irizpide eta adierazleen artean espazio eta denbora kontzeptuak lantzen dituztenak azaldu.
- Ingurunea haren elementuen behaketaren, eskuzko erabileraren eta esplorazioaren bidez deskubritzeko jakin-mina adieraztea.
- Maiz erabiltzen dituen lekuetan orientatzea eta kokatzea, oinarrizko espazio-nozioak egoki erabilita.
- Eguneroko bizitzako jardueren eta ekitaldi sozialen denbora-sekuentzia ezagutzea eta aurreratzea, oinarrizko denbora-nozioak egoki erabilita
- Gailu teknologikoen eta digitalen gaineko interesa adieraztea eta haiek erabiltzea, pertsona helduen laguntzarekin, gailuen funtzionamendua ulertu eta ingurune fisiko eta soziala ezagutzen hasteko.
- Gizarte-ingurunea ezagutzeko jakin-mina adieraztea, erreferentziazko gizarte taldeetan gogoz parte hartuta.
14. Metodologia aldetik aipatzen diren sei ardatz nagusienak aipatu eta horietako bat komentatu (zuretzat inportantena edo gustukoena,...).
1) HAUR HEZKUNTZA, EGINKIZUN PARTEKATUA
2) SEGURTASUN AFEKTIBOA
3) ANIZTASUNAREN ZAINTZA
4) HEZITZAILE TALDEAREN ESKU-HARTZE ESTILOA
5) IKASTEKO TESTUINGURU ASKOTARIKOAK ANTOLATZEA
6) EBALUAZIOA: PROZESUEN BEHAKETA
Pertsona guztiok ditugu ezaugarri komunak, baina antzekotasun horiek ditugun arren, alde asko izaten dira gizakitik gizakira. Pertsona guztiek ez dute komunikatzeko, mugitzeko, ikasteko, harremanak lantzeko, jarduteko edo pentsatzeko modu bera izaten, desberdinak baitira pertsonen ezaugarri fisikoak, psikologikoak eta sozialak.
Aniztasuna zaintzeko, modu inklusiboan ezagutu, errespetatu, onartu, balioetsi eta landu behar dira desberdintasun edo diferentzia indibidual eta kultural horiek guztiak. Premiazkoa da arretaz begiratzea hezkuntza-laguntza jasotzeko zer beharrizan biologiko eta psikosozial berariazkoak izan ditzaketen haurrek, haiek garaiz hauteman eta identifikatzeko. Egoera horiek hautemateko, lankidetza estuan jardun behar dute familiek eta eskolak, jardun-irizpide komunak erabilita.
Comments