top of page

CALCUTA ONDOAN HAUSNARKETA

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 6 mar 2019
  • 3 Min. de lectura

Calcuta ondoan-eko emakumeek prestatu eta gidatutako tailerrean zehar egindakoaren laburpen bat eta era berean hausnarketa bat egin dugu.

Hasteko, ikasgela guztia aulkiak hartu eta borobilean eseri ginen, horrek gure ustez tailer osoaren dinamikan eragina izan zuen, izan ere, nahiz eta borobilean guztiak ez ginen sartu, ikasgelaren espazio faltagatik, entzuleen, hau da gure parte-hartzea handiagotu zuen.


Lehenik eta behin, beren erakundeek zer egiten duten azaldu ziguten, hau da, erakunde bakoitzak zein funtzio zehatz dituen eta bi erakundeen arteko elkarlana nola ematen den eta zein den bere lan egiteko modua.


Behin hori guztia azaldua, ikasgela erditik bi taldetan banatu zuten. Taldeetako bat, lau talde txikiagotan banatu zen eta borobilean jarri zen erdialderantz begira, banaka gure izena, eta gure izenaren lehen hizkiaz asten den hitz bat esan behar zuen, hitz horrekin gure burua deskribatu edo hitz horrek gurekin zerikusia izan behar zuen, eta hori egin bitartean, keinu bat egin behar genuen borobilaren erdian, ondoren hurrengoak bere izenarekin berdin egin behar zuen eta egin ondoren aurrekoek egindako keinua errepikatu behar zuen, guztiek guztien keinua egin arte. Ariketa honek elkarren arteko lotsa galtzeko balio izan zigun.


Taldearen beste erdiak, beste joko bat egin zuen, jolas hori termometro bat bezala zen, jokoaren gidariak, esaldi batzuk esaten zituen eta bakoitza esaldi horrekin ados edo ados ez egotearen arabera alde batera edo bestera mugitu behar zen, adibidez, esaldietako bat, “ni euskalduna naiz” zen, pertsona batek bere burua euskaldun sentitzen bazuen, alde batera mugitu behar zen, euskaldun bezala ikusten ez zuen bere burua beste aldera joan behar zen, eta esaldi horretan erdiko postura izan ezkero erdialdean gelditu behar zen, eta horrela esaldi ezberdina askorekin. Jolas honek, adin gutxi gora behera berekoen artean zenbat ezberdintasun dauden ikusteko balio izan zigun.


Ikasgelara itzuli, eta azalpenekin jarraitu zuten hurrengo jarduera egin ahal izateko. Hurrengo jarduerarako, moduluko atalen arabera banatu gintuzten, gure taldeari boys and girls izeneko piraten inguruko hausnarketa egitea tokatu zitzaion, bideo horretan, mutiko bat eta neskato bat marraztuta agertzen ziren, esku batek neska arrosaz koloreztatzen zuen eta mutila berriz urdin kolorez, eta ez zaie gustatzen, eskua berriro agertzen da eta mutilari gorbata bat margotzen dio neskari berriz, mantala. Berriro agertu eta marra bat marrazten du neska-mutilen gainean, mutila hartu eta marraren gainean jartzen du neska beheko aldean utziaz, elkarrekin egon nahi dute horretarako elkar laguntzen dute, baina eskua berriro agertu eta paretara zeloarekin itsasten ditu.


Guk bideo honetatik hausnartu genuena, eskua gizartea zela eta ezin genuela matxismoa atzean utzi mutil eta nesken arteko elkarlana ematen ez bada. Gainera eskuak neska eta mutila paretara itsasteko zeloa erabili izenak arreta deitu zigun eta gure ustez ikusezina delako erabiltzen da. Horretaz gain, neska gizarteak ezarri dion rolarekin pozik dela argi ikus daiteke eta berdin gertatzen da mutilarekin.


Hausnarketa hau beste taldeekin partekatu genuen eta beste taldeek beraiek egindako ariketak guri azaldu ziguten, haien artean, beste bideo baten inguruko hausnarketa, estralurtar bati gizakiak eta zehazki gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak nola azalduko zieten, eta beste zenbait jarduera egin behar izan zituzten.


Ondoren, guztiok elkarrekin beste zenbait bideo ikusi genituen, “Karratutxo” izeneko bat, non borobil askoren artean karratu bat azaldu zen, borobilak etxera joatean borobil itxurako ate batetik sartu ziren baino karratutxo kanpoan gelditu zen. Orduan, karratutxo sartu ahal izateko, borobil formadun ateari karratuaren forma eman zioten. Beste bideoetako bat, arrazakeriaren ingurukoa zen. Bertan, mutil txuri batek bere lagun beltzarana egunean zehar egiten dituen gauza inozo batzuk azaltzen ditu, pertsona guztiek noizbait egin ditugun gauzak. Modu honetaz, pertsona guztiak berdinak garela ikustarazten du, hau da, azal kolorea ez duela inporta, pertsonak baizik.

Jarraitzeko aniztasun heterogenotasunaren inguruko hiru galdera egin zizkiguten eta talde bakoitzak besteen aurrean bere iritzia eman behar zuen, egia esan, erantzun nahiko antzekoak atera ziren naiz eta beste taldeengatik asko ikasi genuen “BBVA” terminoa esate baterako.


Tailerrari amaiera emateko, kutxa batean zeuden objektu batzuk lurrean jarri zituzten haien artean; jostorratz batzuk, borragoma bat, bonbilla bat, kafe katilu bat… Tailerrean nola sentitu garenaren arabera objektu baten ondoan edo bestean kokatu behar ginen eta hautaketaren zergatia arrazoitu genuen. Tailer hau asko gustatu zaigu, honi esker aniztasunari buruz gehiago ikasi dugu.



Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 

Comentarios


bottom of page