top of page

Buda explotó por vergüenza

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 29 abr 2019
  • 1 Min. de lectura

Actualizado: 16 may 2019

“Buda explotó por verguerza” filma ikusteak hausnartzeko aukera eman digu. Gainera, edozein irakasle edota etorkizun batean irakasle izan nahi duen edonori gomendatuko genioke pelikula hau, haurrarekiko duen perspektiba alda diezaiokelako.

Pelikularen protagonistairi, Baktayri, bere bizilagunak alfabetoa dakiela eta istorioak kontatzen dakiela ikustean, eskolara joateko nahia pizten zaio. Horretarako, gogor borrokatzen du dituen zailtasunei aurre eginez, esaterako, etxean dituen arrautzak saltzen saiatzen da koaderno eta boligrafo bat lortzeko. 📷

Baina Baktayk Afganistaten bizi den neska bat da, eta pelikulan argi ikusten den bezala, mutilek eskolara joateko eskubidea izan arren, neskek ez dute horrelako aukerarik. Gizarte matxista honetan, protagonistak mutil askorekin egiten du topo eta guzti hauek trabak besterik ez dizkiote jartzen eskolarako bidean. Adin bereko mutil talde batekin egiten duenean topo, esaterako, gerrak haien herrian izandako eragina oso nabarmen islatzen da; talde honek Baktay harrika hil nahi baitu.

Pelikulak kritika sakona egiten dio haur askok jasaten duten egoerari, nahiz eta haur guztien eskubidea izan hezkuntza bat jasotzearena, oraindik ere leku askotan ez da hori bermatzen. Gainera, gehien sufritzen dutenak neskak dira, haiei egokitzen zaien lana zaintzari lotuta dagoelako.

 
 
 

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 

Comments


bottom of page