top of page

ANIZTASUNA ETA HEZKUNTZA: Tabakalerako tailerra HAUSNARKETA

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 7 feb 2019
  • 1 Min. de lectura

  1. Zer ikasi dut/dugu aniztasunari buruz? Neukan/geneukan aurre ideiaren bat aldatu dut esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?

  2. Zein da eragin gehien egin didan/digun esperientzia edo jarduera?

  3. Ze sentimenduak izan ditut? Zerekin lotzen ditut?

  4. Zerbait ikasi edo aldatu badut/badugu, badakit/badakigu ze prozesua izan dudan/dugun edo zerk erraztu duen?

  5. Zerbait ikasi al dut taldekideengandik? Zer? Ze testuinguruan?


  1. Tabakalerara joan aurretik, nahiko argi geneukan aniztasunaren esanahia. Hala ere, arteak aniztasunaren kontzeptua hobeto ulertzen lagundu zigun. Horretaz gain, egindako jardueren bitartez, bizitzan zehar uste baino gehiagotan arrotz sentitu garela konturatu gara.

  2. Gehien eragin digun esperientzia edo jarduera, alde batetik, L’Intrus erakusketako bihotz-taupaden arte lanaren istorioa eta emakumeen argazkiak izan ziren, eta bestalde, beste erakustetako haur baten janzteko prozesuaren argazki sekuentzia izan zen.

  3. Sentimendu desberdinekin egin dugu topo bisita honetan, esaterako; tristura, inpotentzia, frustrazioa… Gainera, konturatu gara gainerakoek gu bezalako sentimenduak zituztela, eta hori asko gustatu zaigu. Hauek, enpatikoak izateko eta besteen azalean jartzeko gaitasunarekin lotuko genituzke.

  4. Erakusketak, aproposak iruditu zaizkigu injustizia sozialei buru gogoeta pertsonala egitera bultzatzeko. Tamalez, egoera hauek berrietan edo egunerokotasunean ikustera ohitutak gaudela konturatu gara, eta ez gara konturatzen gizartean daukaten eraginaz. Eta kasu honetan,arteak irudiaz haratago joatera ikasten lagundu digu.

  5. Taldekideengandik azpimarratuko genuke, lehen aipatu bezala, sentimendu antzekoak askotan konpartitzen ditugula, eta gure desberdintasunaren aurrean, askotan, berdinak garela.

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 

Comments


bottom of page