top of page

ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa

  • Foto del escritor: Haizea Cabrejas
    Haizea Cabrejas
  • 29 abr 2019
  • 7 Min. de lectura

1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA

1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa

Taldeko jarduera

Taldearen zkia / Taldearen izena: Las five (5).

Parte hartutako kideak: Ane Aguado, Janire Arreche, Nerea Ausin, Haizea Cabrejas eta Aroa Cuevas

Data:2019/03/07

Bideoen zerrenda eta oharrak


2. Normal. Isabel Coixet

Bideo honetan pertsona ugari agertzen dira, eta bakoitzak “normal” terminoaren esanahia azaltzen du. Honen bidez, konturatzen gara, pertsona bakoitzarentzat esanahi desberdin bat duela termino honek, eta batzentzat “normala” dena, beste batentzat ez dela.


3. Eta zu zer zara, neska ala mutila?

Neska eta mutil bat agertzen dira. Mutilari eraikuntzarekin lotutako jostailuak eta baloiak oparitu. Gizartean ausart azaldu behar.

Neskari, aldiz, panpinak, etxe tresnak eta itxura zaintzeko produktuak oparitu. Polita eta irribarretsua izan behar da. Gizartean, gozo, eder eta bihotz bera azaldu.


4. Daisy, 8 urteko neska mutil eta nesken arropa aztertzen

Neskak ederrak eta mutilak abenturazaleak izan behar diren islada arropetan


5. 5 urteko neska jostailuak aztertzen

Neskatoak ahots tonu haserre batekin esaten du bai neskak eta bai mutilak kolore berdinetako jostailuak erosi ditzaketela. Ez dutela zertan mutilak superheroiak erosi behar eta neskak printzesak. Bere aburuz, neska batek supersoinuekin jolastu dezake eta mutil batek printzesekin berdin.

Ez du ulertzen zergatik neskak jostailu arrosak erosi behar dituzten eta mutilak aldiz beste koloretakoak.


6. Ur Handitan. Lara

“Nire ahizpa ez da inoiz nitaz lotsatu, eta horrek kriston lasaitasuna eman dit”: gertukoen onarpena lagungarria egin zaio.Laguntza askotan eskaintzen diote.Lana bilatzerako orduan, Gureak-ek lagundu dio. Gizartea ez dago berarentzat egokitua.


7. Ur Handitan. Iñaki

Jazarpenen aurrean, irakaslearen laguntza jaso beharrean, irakasleak jazarpena ugaritu.

Saskibaloian salbazioa aurkitu du. Subnormal, tonto, gigante tankerako hitzan entzun izan ditu bere bizitzan zehar.


9. Friends

Bideo hauetan bullying egoera desberdinak ikusi ditzazkegu adin desberdinetan.


0. NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?

Banakako jarduera

Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.

Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?


Ni Ane, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

-Maitekorra

-Alaia

-Lotsatia

-Sentibera

-Enpatikoa


Ni Janire, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

Maitekorra

Lotsatia

Ausarta

Enpatikoa

Sentibera

Burugogorra


Ni Haizea, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

Maitekorra

Burugogorra

Leiala

Hiztuna

Sentibera


Ni Nerea, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

Ausarta

Enpatikoa

Alaia

Sentibera

Maitekorra

Leiala

Hiztuna


Ni Aroa, emakumea naiz eta honela identifikatzen dut nire burua:

Alaia

Lotsatia

Burugogorra

Jatorra

Lagun ona

Sentsiblea


Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.

DESBERDINTASUNAK

-Ausarta

-Hiztuna

-Leiala


AMANKOMUNAK

-Alaia

-Lotsatia

-Enpatikoa

-Maitekorra

-Sentibera

-Burugogorra


1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK


1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?

Arropa erosoarekin, honela mugimendua askea ahalbideratuko da. Ez dugu “neskentzako arropa” edota “mutilentzako arroparik” erosiko gure seme edota alabaren zakila hala alua alde batera utzita.


1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?

Guztira 90 pertsona inguru gara. Hauetatik, 10 besterik ez dira mutilak. Zehaztu behar dugu, magisteritza emakumeoi egotzitako lana izan dela historian zehar, eta oraindik ere hala izaten jarraitzen duela. Gizartean oso errotuta dagoen estereotipoa da emakumeak direla zaintzarako pertsonak.


1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?

Ez. Nahiz eta gizarteak horrela ikustarazten gaituen. Arestian esan bezala, zaintza emakumeei egotzita dagoen heinean ( erizaintza eta magisteritza graduak esaterako), informatika edota ingeniaritza graduetan gehiengo mutilak dira.


1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?

Bai. Orokorrean soldatari dagokionez, soldata handiago izaten dute gizonezkoek emakumeek baino. Gainera, emakumeen zailtasun gehiago izaten dituzte lana egiterako orduan, esaterako, emakumeek lana bilatzerako orduan haien etorkizuneko planez galdetzen zaie, hau da, ea ama izateko ideia duten. Aldi berean, gizonei ez zaie honelako galderarik egiten. Bestalde, emakume gehiago dira lan orduak gutxitzen dituztenak senideren bat zaintzeko.


1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?

Bai. Batez ere gauean ateratzerako garaian; janzkeran, ordutegian, zer jarrera “egoki” izan behar dugun… Bestalde, etxeko lanei lotutako lanetan. Neskoi gehiago exijitzen zaigu.


1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?

Superhombre:

Forma:

Letren tipografia gogorra, finkoa eta karratua

Koloreak: urdina eta horia

Edukiak:

Izenburua → indarra

Sexuari erreferentzia: zakila

Gorputzari dagokionez: jaten dutena ez dute zaindu behar


Glamour

Forma:

Letren tipografia fina, leuna eta delikatua

Koloreak: arrosa eta zuria

Edukiak:

Izenburua → edertasunarekin erlazionatuta

Sexuari erreferentzia. maitasuna (“enamorate”)

Gorputzari dagokionez: zaintzeko eta “gorputz polita” izateko tip-ak


1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?

Zapeando: Argazki honetan ikusi dezakegu emakumeek soineko motzak eta takoiak eramaten dituztela jantzita eta gizonek aldiz, zapatilak eta trajea gorbatarekin daude jantzita.


Urte zahar gaua:Urte zaharrean ohikoa da ahalik eta eleganteen janztea. Emakumeak, gizarteak markatutako estereotipoengatik, normalean soinekoak janzten dituzte. Beti beraien gorputzak erakusten dituzte, estereotipo batzuk jarraituz. Gizonak, traje eta gorbata edo pajaritarekin janzten dira, maskulinitate elegantea eta gizabidetsu demostratu nahian.


1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.

Bai, gure gizartean adibidez emakumeei dagokienez, argalak, ile luzekoak, depilatuak, azaleko kolorea beltzarana, titi eta ipurdi handiak eta tenteak, zimurrik gabeko azala, ilea hori kolorekoa…


1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak

Ez. Beste kultura batzuetan esaterako, Asiako herrialdeetan azala zuria izatea edertasunaren seinale da. Afrikako etnia batzuetan dilatazioak dituen emakumea ederra da eta Zelanda Berriko beste etnia batzuetan tatuajeak dituen emakume bat da ederra.


1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?

Egunerokoan ikusten eta jasaten ditugun jarrerak dira. Aitortu beharra dago emakumeok ere hainbat egoeratan, sortzen ditugula, esaterako, beste emakumeen janzkera kritikatzen dugunean. Bestalde, hizkuntzari dagokionez, guztiok nahi gabe, emakumea gutxiesten dugu “que coñazo” tankerako esaldiak esaterakoan, zerbait aspergarria edo astuna dela adierazteko erabiltzen dugu. Aldiz, gizonen genitalak erabiltzean, hau da,“ esto es la polla” edota “cojonudo” tankerako hitz edo esaldiak erabiltzerako orduan, dibertigarria den zerbaiti egiten diogu erreferentzia. Laburbilduz, emakumearekin zerikusia duen orok konnotazio negatiboa duen heinean, gizonarenak konnotazio positiboa du. Beraz, hain errotuta dagoen ohitura hau galdu egin beharko litzateke, eta horretarako gizartean mikromatxismoa honi aurre egin behar diogu.


Egunerokoan bizitzen dugun beste mikromatxismo bat, jatetxeetan zerbitzariak gizonari ematen dioenean kontua da. Edota diskoteketan emakumeek gutxiago ordainduz edo dohainik sar daitezkeenean, emakumea ganadu bihurtuz.


2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?

2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.

- Fisikoaren ondoriozko erasoaren aurkako ipuina

- Bakoitza bakarra dela eta hori aberasgarria dela azaltzen dien ipuina

- Guztiak berdinak izan ezkero bizitza zein aspergarria izango litekeen azaltzen duen ipuina

- Pertsona ezberdinen elkar lanak dakarzkin onurak azaltzen duen narratiba


2.2. FRIENS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu:

1.- Ile kolorea

2.- Irainak

3.- Ikusezina

4.- Jazarpena

5.- Bakardadea

6.- Denboran atzera egin


2.4. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:

a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?

- Funtzionala

- Fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak

- Ahozkoak

- Sozialak

- Arrazakeria

- Janzkera edo izaera

- Bullying


b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?

Bideo hauetan, bullying-a modu ezberdinetan jasaten duten haurrak agertzen dira, eta hauek beren eguneroko bizitzan nola sentitzen diren islatzen da, esate baterako Cyberbullying-a, bazterketa soziala, bullying psikologikoa,...


Bideo hauetako protagonistak, infrabaloratuak, irainduak, mespretxatuak, beldurtuak eta deseroso sentitzen dira beste hainbat sentimendu negatiborekin batera. Zorionez, gure taldeko inor ez da bullying-aren biktima izan, eta ez dugu bizi horrelako egoerarik.


d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?

Bideo gehienetan erasotzaileak gizonak dira nahiz eta emakumeak izan ere. Jazarpenak eta diskriminazioak egiterakoan ondo sentitzen dira, erasotutako pertsona baino gehiago sentitzen dira.


Uste dugu hori egin dezaketela etxean bizitzen duten egoerak direlako edo inbidiagatik izan daiteke ere.


e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?

Ikusleak adibidez, lehenengo bideoan ikusten den bezala, erasotua den mutila laguntzen du bere ile kolore berdina jarriz. “Ikusezina” den neska bideoaren bukaeran berriz ikusgai da beste neska batek hitz egiten diolako.


3. CALCUTA ONDOAN HAUSNARKETA

Calcuta ondoan-eko emakumeek prestatu eta gidatutako tailerrean zehar egindakoaren laburpen bat eta era berean hausnarketa bat egin dugu.


Hasteko, ikasgela guztia aulkiak hartu eta borobilean eseri ginen, horrek gure ustez tailer osoaren dinamikan eragina izan zuen, izan ere, nahiz eta borobilean guztiak ez ginen sartu, ikasgelaren espazio faltagatik, entzuleen, hau da gure parte-hartzea handiagotu zuen.


Lehenik eta behin, beren erakundeek zer egiten duten azaldu ziguten, hau da, erakunde bakoitzak zein funtzio zehatz dituen eta bi erakundeen arteko elkarlana nola ematen den eta zein den bere lan egiteko modua.


Behin hori guztia azaldua, ikasgela erditik bi taldetan banatu zuten. Taldeetako bat, lau talde txikiagotan banatu zen eta borobilean jarri zen erdialderantz begira, banaka gure izena, eta gure izenaren lehen hizkiaz asten den hitz bat esan behar zuen, hitz horrekin gure burua deskribatu edo hitz horrek gurekin zerikusia izan behar zuen, eta hori egin bitartean, keinu bat egin behar genuen borobilaren erdian, ondoren hurrengoak bere izenarekin berdin egin behar zuen eta egin ondoren aurrekoek egindako keinua errepikatu behar zuen, guztiek guztien keinua egin arte. Ariketa honek elkarren arteko lotsa galtzeko balio izan zigun.


Taldearen beste erdiak, beste joko bat egin zuen, jolas hori termometro bat bezala zen, jokoaren gidariak, esaldi batzuk esaten zituen eta bakoitza esaldi horrekin ados edo ados ez egotearen arabera alde batera edo bestera mugitu behar zen, adibidez, esaldietako bat, “ni euskalduna naiz” zen, pertsona batek bere burua euskaldun sentitzen bazuen, alde batera mugitu behar zen, euskaldun bezala ikusten ez zuen bere burua beste aldera joan behar zen, eta esaldi horretan erdiko postura izan ezkero erdialdean gelditu behar zen, eta horrela esaldi ezberdina askorekin. Jolas honek, adin gutxi gora behera berekoen artean zenbat ezberdintasun dauden ikusteko balio izan zigun.


Ikasgelara itzuli, eta azalpenekin jarraitu zuten hurrengo jarduera egin ahal izateko. Hurrengo jarduerarako, moduluko atalen arabera banatu gintuzten, gure taldeari boys and girls izeneko piraten inguruko hausnarketa egitea tokatu zitzaion, bideo horretan, mutiko bat eta neskato bat marraztuta agertzen ziren, esku batek neska arrosaz koloreztatzen zuen eta mutila berriz urdin kolorez, eta ez zaie gustatzen, eskua berriro agertzen da eta mutilari gorbata bat margotzen dio neskari berriz, mantala. Berriro agertu eta marra bat marrazten du neska-mutilen gainean, mutila hartu eta marraren gainean jartzen du neska beheko aldean utziaz, elkarrekin egon nahi dute horretarako elkar laguntzen dute, baina eskua berriro agertu eta paretara zeloarekin itsasten ditu.


Guk bideo honetatik hausnartu genuena, eskua gizartea zela eta ezin genuela matxismoa atzean utzi mutil eta nesken arteko elkarlana ematen ez bada. Gainera eskuak neska eta mutila paretara itsasteko zeloa erabili izenak arreta deitu zigun eta gure ustez ikusezina delako erabiltzen da. Horretaz gain, neska gizarteak ezarri dion rolarekin pozik dela argi ikus daiteke eta berdin gertatzen da mutilarekin.


Hausnarketa hau beste taldeekin partekatu genuen eta beste taldeek beraiek egindako ariketak guri azaldu ziguten, haien artean, beste bideo baten inguruko hausnarketa, estralurtar bati gizakiak eta zehazki gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunak nola azalduko zieten, eta beste zenbait jarduera egin behar izan zituzten.


Ondoren, guztiok elkarrekin beste zenbait bideo ikusi genituen, “Karratutxo” izeneko bat, non borobil askoren artean karratu bat azaldu zen, borobilak etxera joatean borobil itxurako ate batetik sartu ziren baino karratutxo kanpoan gelditu zen. Orduan, karratutxo sartu ahal izateko, borobil formadun ateari karratuaren forma eman zioten. Beste bideoetako bat, arrazakeriaren ingurukoa zen. Bertan, mutil txuri batek bere lagun beltzarana egunean zehar egiten dituen gauza inozo batzuk azaltzen ditu, pertsona guztiek noizbait egin ditugun gauzak. Modu honetaz, pertsona guztiak berdinak garela ikustarazten du, hau da, azal kolorea ez duela inporta, pertsonak baizik.


Jarraitzeko aniztasun heterogenotasunaren inguruko hiru galdera egin zizkiguten eta talde bakoitzak besteen aurrean bere iritzia eman behar zuen, egia esan, erantzun nahiko antzekoak atera ziren naiz eta beste taldeengatik asko ikasi genuen “BBVA” terminoa esate baterako.


Tailerrari amaiera emateko, kutxa batean zeuden objektu batzuk lurrean jarri zituzten haien artean; jostorratz batzuk, borragoma bat, bonbilla bat, kafe katilu bat… Tailerrean nola sentitu garenaren arabera objektu baten ondoan edo bestean kokatu behar ginen eta hautaketaren zergatia arrazoitu genuen. Tailer hau asko gustatu zaigu, honi esker aniztasunari buruz gehiago ikasi dugu.

Entradas recientes

Ver todo
NARRATIVA DIGITAL

Por ciertos problemas técnicos el blog no me permite subir vídeos. Por ello, os dejo aquí el link del blog de mi compañera Janire en el...

 
 
 
Hausnarketa pertsonala

Bigarren ebaluaketa honetan zehar hitzaldi ezberdinak entzun ditugu. Aniztasuna izan da gai nagusia, ondorioz, honen inguruan pentsatzeko...

 
 
 
Zer da aniztasuna)

Lauhilekoari hasiera emateko, gizarte eta kultura ingurunearen ezagutzaren klasean, moduloko lanari sarrera emateko, aniztasunaren...

 
 
 

Comments


bottom of page